Ekonomia -

Elkarrizketa

Murrizketak ez ezartzeko eskumenak erabiltzea babestu du Zabaletak

Aralarreko koordinatzailearen hitzetan, Barcinaren aurkako zentsura mozioa "aukera erreala" da, baina ez "irautera bideratutako gobernu programa adostua".

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak aurkeztutako neurriak "bidegabeak dira, klase baxuenen eskubideak urratzen dituzte, ekonomikoki kaltegarriak dira eta, epe ertainera, gizartearen matxinada eragingo dute".

Egoera horretan, Nafarroan Gobernuaren murrizketak ez ezartzeko "esfortzua" egin behar dute, eta "baliabide guztiak" erabili behar dira. "Erkidegoen eskumenak herriaren alde erabili behar dira, langileen onerako", azaldu du.

Gainera, Nafarroako egoera politikoari buruz, Zabaletaren hitzetan, Barcinaren aurkako zentsura-mozioa "aukera erreala" da, baina ez "irautera bideratutako gobernu-programa adostua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea