Krisi Ekonomikoa -

Rajoyren murrizketak

Lehendakaria: 'Jaurlaritzak ez ditu Rajoyren murrizketak babestuko'

Hala ere, Patxi Lopezek legeak agintzen dituen murrizketak bakarrik ezarriko dituela esan du, eta Gobernuko presidenteari Espainiaren "historiako ebaki handiena" egitea leporatu dio.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Lehendakaria Rajoyren murrizketen 'guztiz' kontra dago

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritzak ez ditu Rajoyren murrizketak babestuko" eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari Espainiaren "historiako ebaki handiena" egitea leporatu dio eta krisi ekonomikoaren "diagnosian" eta "irtenbidean" huts egin duela esan dio.

Halaber, lehendakariaren ustez, “ez dute krisiaren konponbidea ekarriko” eta “ahulenen arazoa areagotzen du”.

Patxi Lopezek Barakaldoko Rontegi osasun zentroa inauguratu du gaur. Agerraldihorretan, Madrileko Gobernuak iragarri dituen murrizketen aurka dagoelaadierazi du "bidegabeak" direlako eta "betikoen, ahulenen, bizkar uztendute ahalegin eta sakrifizioak egin beharra".

Lehendakariak murrizketen gaitzespen “irmoa” egiten duela esan du, “bidegabeak” direlako eta “beti bezala, betikoei, ahulenei” eskatzen dietelako “ahaleginak eta esfortzuak egitea”.

Horrez gain, murrizketak “konponbide izatea baino, gure arazoak areagotzen ari direla” baieztatu du; “ez ditugu neurri horiek babestuko krisialditik ateratzeko konponbidea ez direlako, izan ere, ahulenen arazoa areagotu besterik ez dute egiten”, gaineratu du.

Espainiaren finantza erreskatearen baldintzen inguruan akordio politikoa bat lortu zuena, "historiako ebakirik handiena izan da". "Saltzen ari zizkigutenaren aurka, ez da sektore publikoaren arazo bat, finantzakoarena baizik, eta horren arduradunek izena eta abizena dituzte", nabarmendu du.

Lehendakariak Mariano Rajoyri "diagnostikoan eta irtenbidean" oker egin duela esan dio, eta, ondorioz, hura eta haren Gobernua "arazoak larritzen" ari direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea