Krisi Ekonomikoa -
Gobernuaren murrizketak
ELAk eta LABek murrizketen kontrako hainbat protesta antolatu dute
Elkarretaratzeak eta lapiko-protestak asteartean egingo dituzte Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean, hiriburuetan eta herri handienetan.
Redacción
Protestak asteartean, uztailak 17, egingo dituzte Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean, hiriburuetan eta hiri garrantzitsuenetan; esaterako, Barakaldon, Gernikan, Basaurin, Tolosan, Arrasaten, Laudion, Oionen, Lizarran eta Tafallan. Hurrengo egunean, uztailak 18, lapiko-protestak egingo dituzte protesta zaratatsuak, eskualdetako ohiko lekuetan.
ELA, LAB, ESK, STEE, CGT, EHNE, CNT eta HIRU sindikatuek, eta Argilan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Langabeen Asanblada, Munduko Emakumeak, SOS Arrazakeria, Iruñerriko Langabeen Kolektiboa, Bilgune Feminista, Mugarik Gabe eta Pobreziaren kontrako Sarea mugimenduek, besteak beste, deitu dituzte protestok.
Ekintza berri horiekin, azaldu dutenez, murrizketa neurriak “erabat gaitzesten” dituztela erakutsi nahi dute, bereziki Rajoyren Gobernuak azken egunotan iragarritakoak. Deitzaileen arabera, “azken urteotako murrizketarik handiena” da eta “benetan bestelako alternatibak” daudela errebindikatu nahi dute.