Krisi Ekonomikoa -

Gobernuaren neurri berriak

34.000 euro merkeago etxebizitza erostea, 2013 baino lehen

180.000 euroko etxebizitza erosteagatik, 10.800 euro gutxiago ordaindu beharko da BEZan 2013 baino lehen.

Etxe berrien gaineko BEZa %4 tik % 10era igoko da.
Etxe berrien gaineko BEZa %4 tik % 10era igoko da.
Etxe berrien gaineko BEZa %4 tik % 10era igoko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013 baino lehen etxea erosten dutenek batez beste 34.000 euro gutxiago ordaindu beharko dute, izan ere, etxe berrien gaineko BEZa % 4tik % 10era igoko da urtarrilaren 1etik aurrera. Ministroen kontseiluak ostiralean onartu zuen desagertu egingo dela etxea erosteagatik ematen zuten kenkaria, eta orain arte BEZa % 4koa bazen, orain % 10ekoa izango da.

Halaber, errenta zergan ezartzen zen kenkaria ere kendu egingo dute.

Era honetan, batez besteko hipoteka batean, hau da, 99.600 euro % 4ko interesean eta 21 urteko iraupenarekin, 23.469 euro aurreztu daitezke etxebizitza 2012an erosiz gero.

180.000 euroko etxe bat erosita, BEZan 10.800 euro aurreztu daitezke.

300.000 euroko etxebizitza bat erosita eta hipoteka balioaren % 80koa bada (240.000 euro), erosleak 35 urtetan 47.325 euro aurreztu ditzake hipotekan eta 18.000 euro BEZan.

Ildo honetan, urte honen azken hiruhilekoan etxebizitzen salerosketa nabarmen igoko dela aurreikusten da, eta 2013ko lehen hilabeteetan ordea, asko jaitsiko dela uste da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea