Ekonomia -
Lan-gatazka
Ertzaintzako sindikatuak Mahaitik "altxatu" dira Eusko Jaurlaritzaren jarrera "immobilistaren" aurrean
Era berean, ertzainak mobilizaziora deitu dituzte astearterako, Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean, Gasteizen. Bestalde, 'Ertzainak indarbidez' kolektiboak sare sozialetan adierazi duenez, "zaila" ikusten du Erne, Supe eta Sipe sindikatuekin batasunak "luze irautea".
Agentziak | EITB MEDIA
ErNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek Ertzaintzaren Negoziazio Mahaitik "altxatzea" erabaki dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren jarrera "immobilista" eta "gorreria" dela eta.
Sailak Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiaren bilera batera deitu zituen sindikatuak ostiral honetan, Erandioko egoitza nagusian, helarazi zien eta 37 neurri aurreikusten dituen baldintza ekonomikoak eta lan-baldintzak hobetzeko proposamena negoziatzeko asmoz.
Sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, ErNEk, Esanek, Euspelek eta Sipek "Negoziazio Mahaitik altxatzea" erabaki dute, Segurtasun Sailaren "jarrera immobilistaren eta gorreria jarraituaren" aurrean.
Era berean, ertzainak mobilizaziora deitu dituzte astearterako, Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean, Gasteizen. "Horrela ez dugu ezer konponduko", ohartarazi diote sindikatuek Josu Erkoreka sailburuari, eta "arreta jartzeko" eskatu diote.
'Ertzainak indar bidez' kolektiboari sindikatuekin batasunak "luze irautea zaila iruditzen zaio": "Denak du muga bat"
Bestalde, 'Ertzainak indarbidez' kolektiboak sare sozialetan adierazi duenez, "zaila" ikusten du Erne, Supe eta Sipe sindikatuekin batasunak "luze irautea". Kolektibo horrek adierazi duenez, arazoak "errespetu falta", pankartak eramateko ahaleginak eta horietan adostu gabeko leloak dira. "Denak du muga bat", ohartarazi du, baina, aldi berean, batasunerako deia egin du.
Gaur Segurtasun Sailarekin izandako bilerari dagokionez, esan dute sailburua izan dela mahaitik alde egin duena, planteatutako lehen puntua, hau da, plantilla osoaren soldata-igoera lineala, onartu ez duelako, Euskadin hobekien ordaindutako udaltzainekin parekatzeko.