Krisi Ekonomikoa -

Datu onak

Loiuko Aireportua %2 haziko da 2012an, nazioarteko hegaldiei esker

Bilboko Aireportuak % 3,8ko hazkundea izan du urteko lehen seihilekoan eta "uste baino" bidaiari gehiago lortu ditu. Datua "oso ona" izan dela adierazi dute aireportu horretako agintariek.

Loiuko aireportua. Argazkia: EITB.
Loiuko aireportua. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuak % 3,8ko hazkundea izan du urteko lehen seihilekoan eta "uste baino" bidaiari gehiago lortu ditu. Datua "oso ona" izan dela adierazi dute aireportu horretako agintariek.

Azken asteetan, Espainiako Gobernuak murrizketa sakonak iragarri ditu aireportuetan, baita EAEkoetan ere.

Azaldu dutenez, urte hasierako aurreikuspena "zero hazkundea" izatea zen. Hazkundea izan arren, "beherakada" bat somatu du Bilbao Airrek maiatzean eta ekainean, eta 2012ko bigarren seihilekoan ere hazkundea "leuntzea" espero dute.

Jon Gangoiti Bilbao Airreko zuzendari nagusiak urtea % 2ko gorakadarekin ixtea aurreikusi du. Helburua, "dagoenari eustea" izango da, nahiz eta hegaldi berriak "pozik" hartuko dituztela esan.

Loiuko Aireportuak nazioarteko hegaldiei esker irabazi ditu bidaiariak urteko lehen hiruhilekoan, baita Madril, Bartzelona eta Sevillara hegaldi merkeak jarri dituztelako ere.

Hala ere, oporraldiekin zerikusia duten bidaiek beherakada "handia" izan dute, Bilbao Airrek azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea