Krisi Ekonomikoa -
Auzitegi Konstituzionala
Rajoyk aste honetan jarriko du helegitea, EAEn koordainketa ezartzeko
Hori horrela, Konstituzionalak helegitea aztertzea onartzen badu, botiken koordainketa jarriko da indarrean EAEn, eta Auzitegiak ez du epemugarik izango ebazpena emateko.
Erredakzioa
Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak aste honetan jarriko dio helegitea Auzitegi Konstituzionalean Jaurlaritzak botiken koordainketa ez ezartzeko onartu duen dekretuaren kontra.
Konstituzionalak helegite hori tramitera onartzen badu, EAEn berehala jarri beharko da indarrean botiken koordainketa, Auzitegi Konstituzionalak horri buruzko erabakia hartzen duen arte gutxienez. Prozesua asko luza liteke, hilabeteak eta agian urteak.
Auzitegiak helegitea aintzat hartzen badu, beraz, pentsionistek botiken % 10 ordaindu beharko dute.