Krisi Ekonomikoa -

Lehendakariari erantzun dio

Rajoyren murrizketei 'erantzun irmoa' ematea proposatu du Garitanok

Patxi Lopez lehendakariak batasunerako deia egin du gaur eguerdian, Foru Aldundiekin batera Rajoyren murrizketei erantzun ahal izateko.

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak adostutako murrizketei "herri mailako erantzun irmoa ematea" proposatu die Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta EAEko hiru Foru Aldundiei.

Patxi Lopez lehendakariak batasunerako deia egin du gaur eguerdian, Foru Aldundiekin batera Rajoyren murrizketei erantzun ahal izateko.

Donostian egindako agerraldi batean, Garitanok esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurka egingo duela. Neurriekin bat ez datorrela azpimarratu du, eta Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Foru Aldundiei "elkarlanean" hasteko deia egin die.

Garitanoren hitzetan, murrizketek ez dute Euskadiko "egoera ekonomikoa hobetuko". Horrez gain, Rajoyren neurriak "bidegabeak" eta "alferrikakoak" izango direla gaineratu du.

Fiskalitatearen inguruko hitzarmen bati buruz, Garitanok esan du aberastasuna hobeto banatzeko tresna izan beharko lukeela.

Fiskalitatean egin beharreko erreformak egiteko bidean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin “topo” egingo dutela gaineratu du. Murrizketa bakarra onartzeko prest dago, bere hitzetan: bere soldatarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea