Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Jaurlaritzak funtzionarioentzako murrizketak ezarri 'beharko' ditu

Patxi Lopez lehendakariak azaldu duenez, helegiteak jarriko dituzte Rajoyren Gobernuak Jaurlaritzaren eskumenak urratu dituela ikusten badute.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria.
Lehendakariak onartu du murrizketa batzuk ezarri egin beharko direla

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak krisi ekonomikoari aurre egiteko onartu dituen neurrien kontra agertu da "erabat", "infernurako bidaia" direlako eta ez direlako "atzeralditik atera eta hazkundea lortzeko" tresnak.

Hala ere, lehendakariak aurreratu du ezarri egin beharko dituztela funtzionarioentzako murrizketak, Gabonetako aparteko soldata kentzea, besteak beste.

Gogoraekarriduenez, Espainiako Gobernuak "oinarrizko lege" gisa onartuditumurrizketak, eta erkidegoak horiek ezartzera "behartuta" daude. Denadela, Jaurlaritzaren eskumenak urratzen badira helegitea aurkeztuko dutela berretsi du.

"Marra gorriak"

PatxiLopezek "Hezkuntzan, Osasunean, eta gehien behar dutenen laguntzetan"ez duela murrizketarik egingo hitz eman du. "Horiek izango dira Jaurlaritzaren marra gorriak", azpimarratu du.

Gainera, "erresistentzia" egiteko eta zerbitzuak "ez murrizteko" deia egin die aldundiei.

"Gehien behar dutenak"

Hori horrela, Patxi Lopezek gogor kritikatu ditu neurriak, "gehien behar dutenak" kaltetuko dituelako. Hala ere, Jaurlaritzaren buruak berretsi du haiek "ahulenei laguntzeko prest" egoten jarraituko dutela.

Lehendakariarenarabera, Rajoyk onartutako neurriak "zigorra" dira herritarrentzat."Egoera larrian gaude. Rajoyren neurriek ezinegon gehiago sortzen duteetorkizunaren inguruan", Rajoyren esanetan.

Patxi Lopezek uste du Rajoyk "hanka sartu" duela "arazoa identifikatzerakoan eta irtenbideak ematerakoan".

Erkidegoen eskumenak

Lehendakariak "gogoeta" egitea proposatu dio Espainiako presidenteari; izan ere, "ezin dira murrizketak jarri autonomia erkidegoen eskumenak urratuta".

"Esfortzua egin dezala eta jar ditzala hazkundea lortzeko politikak martxan. Horiek gabe inoiz ezingo gara krisitik irten", gaineratu du.

Batasunerako deia

Lehendakariak batasunerako deia egin du "desadostasunak ahaztu" eta "administrazioen arteko gerrak" amaitzeko garaia delakoan.

Horren harira, lau zutaberen gainean adostasuna lortzeko deia egin die herritarrei eta administrazioei: autogobernuaren defentsa, zerbitzu publikoak, ekonomiaren berpizkundea eta itun fiskala lortzea.

Autogobernuari dagokionez, helegiteak iragarri ditu eskumenak urratudirela uste duten kasu guztietan. Era berean, udalei eta aldundiei"eusteko" eta zerbitzu publikoak ez murrizteko deia egin die.

Gainera,gai beraren inguruan jarduten duten elkarte publiko guztiek bat egiteaproposatu du. "Hiru lurralde gara, baina herrialde bakarra, eta horrelajokatu behar dugu", adierazi du.

ondare handien gaineko zerga

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea