Ekonomia -

Sei hilabeteko epean

2008an EHUn lizentziatuen % 77k lana topatu zuten

Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, 2008an Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu ziren ikasleen % 76,7k lana topatu zuten sei hilabeteko epean.

EHUko Ingenieritza Industrialaren fakultatea. Argazkia: EITB
EHUko Ingenieritza Industrialaren fakultatea. Argazkia: EITB
EHUko Ingenieritza Industrialaren fakultatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lizentziatu ziren ikasleen % 76,7k lana topatu zuen sei hilabeteko epean. Hori da unibertsitateko ikasleen lana topatzeko mailari buruz EHUk egin duen ikerketak.

Gemma Zabaleta Enplegi eta Gizarte Gaien sailburuak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak aurkeztu dute txostena, gaur goizean, Bilbon. Ikerketa egiteko EHUko 2008ko 5.771 lizentziaturen iritzia jaso dute.

2008ko lizentziatuen enplegu tasa % 76,7an kokatu zen, hau da, aurreko promozioaren maila baino 2,5 puntu gehiago. Hala ere, txostenak azaldu duenez, karrera amaitzen duten ikasleek batez beste sei hilabete behar izaten dituzte lana topatzeko (aurreko promoziokoek ere).

Lana duten unibertsitateko ikasleen % 87k "maila ekonomikoaren bat datorren enplegua du", aurreko ikasturte akademikoek bezala. Hala ere, enplegu orokorra % 42koa da, 207koek baino zazpi puntu gutxiago.

Batez besteko soldata hilabeteko 1.511 eurokoa da (14 paga eta lanaldi osoa). Gizonek hilean batez beste 1.573 irabazten dituzte eta emakumeek, 1.468. Aurreko txostenarekin alderatuz gero, diferentzia 25 eurotan murriztu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea