Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Mobilizatzen diren herritarrak babesteko eskatu die Ernek ertzainei

Ertzaintzaren sindikatuak gogora ekarri duenez, isunek diruz "betetzen" dituzte kontu publikoak, baina "kaleko herritarra txirotzen" dituzte, eta "benetako iruzurra ez da ukitu ere egiten".

Ertzainak protesta batean. Argazkia: Efe
Ertzainak protesta batean.
Ertzainak protesta batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erne Ertzaintzaren sindikatuak murrizketen kontrako protesta-ekitaldietan parte hartzen duten herritarrekin "leial" jokatzeko deia egin die ertzainei, aldarrikatzen dituzten eskubideak haienak ere badirelakoan.

Ernek agiri batean azaldu duenez, ertzainek jakin behar dute isunekin "udaletako, aldundietako eta Jaurlaritzako kontuak diruz betetzen" direla, baina "kaleko herritarra pobretzen dela", eta "benetako iruzurra" ez dela "ukitu ere egiten".

Sindikatuak azaldu duenez, ertzainak "murrizketa ekonomikoen biktima izan dira azken urteotan, herritar guztiak bezalaxe ".

Hori horrela, "langile" diren heinean, haien lekua "herritarren ondoan" dagoela, eta "ez langileak sakrifizio horietara behartzen dituztenen ondoan", azpimarratu du sindikatuak.

"Funtzionario zibilak dira, herritarrak babestea da haien lana, herritarren eskubideak eta ondasunak babestea iruzurgileen aurrean", gaineratu du Ernek.

Murrizketak ez ezartzeko eskatu dio lehendakariari

Era berean, Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako murrizketak EAEn ez ezartzeko eskatu dio lehendakariari eta horien aurrean elkarrekin protesta egiteko deia egin die gainerako sindikatu polizialei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea