Ekonomia -

EUSKADIKO EKONOMIA

2024rako aurreikuspenak gorantz berrikusiko ditu Jaurlaritzak irailean

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "euskal ekonomiaren hazkundea" gorantz berrikusteak Euskadiko erronka ekonomikoei aurre egiteko gai izango diren aurrekontuak" ahalbidetuko ditu.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Foto: EFE
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Foto: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaren bueltan "agertoki positiboagoa" egiteko zumeak daudela uste du Eusko Jaurlaritzak, euskal ekonomiak datozen urteetan aurre egin behar dien erronka garrantzitsuei erantzungo dien aurrekontu proiektu bat osatu ahal izateko. Euskal ekonomia indartsu dagoela berretsi du, eta datorren urteari begira, seguruenera aurreikuspenak gorantz berrikusi beharko dituztela esan du sailburuak.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2022ko Euskal Ekonomiaren Urteko Txostena aurkeztu du ostegun honetan eta nabarmendu du euskal ekonomiaren hazkundearen "goranzko berrikuspenak" Euskadiko erronka ekonomikoei aurre egiteko gai diren aurrekontuak ahalbidetuko dituela.

Euskal erakundeek inbertsio publikoaren alde egindako apustua nabarmendu du sailburuak, euskal ekonomiaren oinarriak finkatzeko tresna gisa, eta berriro esan du premiazkoa dela eskualdeetako erakundeak protagonista izatea. Testuinguru horretan "Europako funtsak behingoz" iristeko deia egin du.

2022ko datuei dagokienez, Ukrainako gerra eta inflazioa dela eta, munduko ekonomiarako urte zaila izan arren iazkoa, euskal ekonomiak herrialde garatuen antzeko bilakaera izan duela nabarmendu du Iñaki Barredo Ekonomiako sailburuordeak, "baina dinamismo handiagoarekin". Zehatzago esanda, urteko batez besteko hazkundea % 4,4koa izan zela nabarmendu du, munduko ekonomia baino puntu bat handiagoa eta ELGAko batez bestekoa baino 1,7 puntu handiagoa.

"Hazkunde horri esker, euskal ekonomiak pandemia hasi aurreko BPG errealaren maila berreskuratu du ia", adierazi du Barredok.

2022an ere enpleguaren bilakaera positiboa izan zen, urteko batez besteko hazkundea % 3,1ekoa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024