Krisi Ekonomikoa -
Hegaldien tasak
Rayanairrek 15 hegazkin ibilbide baliogabetuko ditu tasen igoeragatik
Beste 46 murriztuta geratuko dira. Hegazkin konpainiak zentzugabekotzat jo du Espainaiako gobernuaren erabakia eta AENAren monopolioarekin bukatzeko eskatu dio.
Erredakzioa
Ryanair, kostu baxuko hegazkin konpainiako presidentea, Michael O´Leary, Espainiako aireportuetako tasak igotzeko hartu den erabakiaren aurka azaldu da eta protesta modura, 15 hegazkin ibilbide bertan behera utzi ditu eta beste 46 murriztu ditu.
Baliogabetutakoen artean, 11 ibilbidek Madrilgo Barajaseko aireportuari eragiten die, hala nola, Manchester, edota Frankfurterako hegaldiak lotzen dituztenak. Gainontzeko lau ibilbidek berriz, Bartzelona kaltetuko dute, Hamburgo edota Trieste (Italia iparraldea) bezelako hiriekin lotura hautsiz.
Ryanairen arabera, neurri hauek 2.300 enpleguei eragingo die eta ondorioz, 2,3 milioi bidaiari galduko dira.
Michael O´Leary presidenteak esan duenez, konpainiak beregain hartu balitu kostu hauek, 20 milioi eurotako kopurua ordaindu beharko luke. Gaineratu du neurri hauek sektore turistikoarentzat erabat kaltegarriak direla, eta Rajoyri eskatu dio AENAren monopolioarekin bukatu desala.