Krisi Ekonomikoa -

Adierazpen ofiziala

Murtziako Gobernuak irailerako erreskatea eskatu izana ukatu du

Valcarcel presidentearen hitzak argitu ditu, Murtziako presidentea hispabonoen bidez 200 edo 300 milioi jasotzearen inguruan ari zela argudiatuta, eta ez erreskatearen inguruan.

Ramon Luis Valcarcel Murtziako Gobernuko presidentea eta Esperanza Aguirre. Argazkia: EFE
Murtziak 200 eta 300 miloi euro arteko laguntza eskatuko du

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtziako Gobernuak "erabat" ezeztatu du irailean erkidegoen likidezia funtsean sartzea eskatu izana. Likidezia funtsa Madrileko Gobernuak sortu zuen erkidegoei defizitaren helburua lortzen laguntzeko.

Prentsa oharrak Ramon Luis Valcarcel (PP) presidentearen hitzak azaldu ditu. Oharraren arabera, presidentea La Opinion de Murcia egunkariko kazetari batek hispabonoen inguruan egindako galderari erantzuten ari zen, eta ez "erreskate funtsaren" harian. Valcarcelek irailerako "200 edo 300 milioi euroko laguntza" prest egotea espero zuela esaten zuen.

Halaber, Murtziako Gobernuak "hainbat alditan" erkidegoentzako likidezia funtsarekin bat egitea aztertzen ari dela onartu duela esaten dute, baina "oraindik" erabakirik ez dutela hartu azpimarratu dute, egoera ekonomikoaren garapenaren era uztailaren 1ean abian jarritako Oreka Planaren emaitzen zain daudelako.

Oreka Plana betetzea

Adierazpen ofizialaren arabera, Murtziako Gobernuaren lehentasuna Oreka Plana betetzea da. Horren harian Valcarcelek elkarrizketan esandakoa gogora ekarri dute, hau da, "erkidegoak esku-hartuta leudekela", doitze-planak Ekonomia Ministerioaren zaintzapean egin baitira eta Politika Fiskal eta Finantzieroaren Batzordeak onartu ditu.

"Erreskatea ez da eskatuko Lurraldeko Finantzaren eta Ekonomiaren Oreka Planaren garapenaren berri izan arte", azpimarratu dute prentsa oharrean.

Valentzia, erreskatatuko duten lehena

Valentziako Gobernuak erkidegoen likidezia poltsari atxikitzea eskatu du, 2012ko ekitaldiaren gastuei aurre egiteko. Horrela, Estatuak ezarritako finantza-eginbeharretara eta baldintzetara egokitu ahal izango da. Oraindik ez dute kopuru zehatzik aipatu, baina Jose Ciscar Valentziako Gobernuko kontseilariak esan duenez, eskatutakoa nahikoa izango da zorrak kitatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea