Ekonomia -

Eapaia

11 urteko zigorra ezarri diote Bravori Irungo Ogasunaren iruzurragatik

Hamaika urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiari, diru publikoa bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea egotzita.

Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohia. Argazkia: EITB.
Gipuzkoako Auzitegiak 11 urteko zigorra ezarri dio Bravori

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiari, diru publikoa bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea egotzita. Rosa Cobos emazte ohiari ere kartzela zigorra ezarri dio: 3 urte eta 4 hilabeteko zigorra. Pedro Maria Atristrain, baina, absolbitu egin dute.

EFEk jakinarazi duenez, Jose Maria Bravok Gipuzkoako Ogasunari 1,9 milioi euro itzuli beharko dizkio. Ogasun sailari egindako kaltea ordaintzeko ere, isuna ordaindu beharko du Bravok.

Epaileak diru publikoa bidegabe erabiltzea, dirua zuritzea eta ondasunez jabetzea egotzi dio Bravori. Horrenbestez, 11 urteko espetxe zigorra, 16 urtez edozein lanpostu publikotan aritzeko debekua eta 9 urtez zerga arloan aritzeko debeku berezia ezarri dio.

Kondenatuak bi milioi euroko isuna ordaindu beharko du, dirua zuritzeagatik; eta 3.600 eurokoa, ondasunez jabetzeagatik. Halaber, orotara 1.661.157,53 euro balio duten hainbat ondasun atzeman egingo dizkiote.

Dena dela, epaiak absolbitu egin du iruzur delituan, ez baitute frogatutzat eman zergadunei Irungo diru-bilketa arduraduna izateari utzi ziola ezkutatuo ziela.

Hiru urteko zigorra Rosa Cobosentzat

Haren emazte ohiari dagokionez, epaileak hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri dio, dirua zuritzea eta ondasunez jabetzea egotzita. Lehen delitu horren ondorioz, gainera, bi milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta 2.520 eurokoa bigarrenagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea