Ekonomia -

Krisia

Schäuble: 'Espainia ez da Grezia bezala izango'

Finantzen ministro alemaniarrak adierazi duenez, Espainiak banku sistemarako eskatutako zorra itzuliko du.

Alemaniako Finantza ministroa Argazkia: Efe
Alemaniako Finantza ministroa Argazkia: Efe
Alemaniako Finantza ministroa Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen beltza izaten ari da diru-merkatuetan Espainiarentzat, eta, horregatik, herrialdearen aldeko hitz guztiek berebiziko garrantzia hartu dute gaur. Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak Espainiaren alde egin du gaur eta herrialdeak zorra itzuliko duela ziur dela nabarmendu du, “Espainia ez delako Grezia bezala izango”.

Bild  kazeta alemaniarrari egindako adierapenetan, banku sistemaren erreskaterako eskatutako dirua itzuliko duela adierazi du ministroak: “Ez dut zalantzarik. Maileguari esker, Espainiako finantza sistema egonkorragoa eta indartsuagoa izango da. Horrek konfiantza gehiago sortuko du”, adierazi du. 100.000 milioi euroko laguntzari esker “azkar egingo du aurrera”, erantsi du. Hain justu, Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin bilduko da bihar Schäuble.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea