Krisi Ekonomikoa -

Doiketa neurriak

Gabonetako ordainsaria ez ezabatzeko modua bilatuko du Bizkaiak

Dena den, ordainsaria murrizteko “marginarik uzten ez duen errekerimendua” jasotzen badute, hori egitera behartuta egongo direla ohartarazi du.

Juan Mari Aburto. Bizkaia.net-etik lortutako argazkia
Juan Mari Aburto. Bizkaia.net-etik lortutako argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak erakunde horretako enplegatu publikoei dagozkien Gabonetako ordainsaria ez ezabatzeko "modua bilatzen ari direla" azaldu du. Dena den, neurri hori derrigorrez ezarri behar izanez gero, Aldundiak "marginarik uzten ez duen errekerimendua" betetzera behartuta egongo da.

Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsa agerraldian beste neurri batzuen onarpena jakinarazi du, adibidez Bizkaiko Diputatu Nagusi den Jose Luis Bilbaok erakunde horretako kargu politiko guztiei proposatutako Gabonetako ordainsariaren murrizpena.

"Funtzionarioek aurtengo aurrekontuetan ezarri diren ordainsariak kobratu dezaten saiatuko gara, eta horretarako beharrezkoak diren argudioak bilatzen saiatuko gara", ziurtatu du Aburtok.

Horrez gain, Bizkaiko Aldundiak neurri horiek konstituzioaren aurka dihoazen jakiteko errekurtso bat jarri dezan eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Protestak kanpoaldean

Dena den, gabonetako ordainsaria murrizteko "marginarik uzten ez duen errekerimendua" jasotzen badute, hori egitera behartuta egongo direla ohartarazi du. Hala ere, "gehiegikeri horren aurka bilatu ahal diren zirrikitu guztiak" bilatuko dituztela aipatu du.

Bilbon dagoen Aldundiaren Jauregi kanpoaldean CCOO, UGT, LAB eta ELAk deitutako kontzentrazioa egin da. Bertaratutakoak arlo publikoan egingo diren murrizketen aurka batu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea