Krisi Ekonomikoa -
Hilabetean
Gipuzkoarrek ez dute 25 euro baino gehiago ordainduko autobideetan
Bidegiko Administrazio Kontseiluak Gipuzkoak Aldundiaren proposamena onartu du gipuzkoarrek lurraldeko autobideetan ibiltzeagatik hilean 25 euro baino gehiago ez ordaintzeko.
Erredakzioa
Bidegiko Administrazio Kontseiluak Gipuzkoako Aldundiaren proposamena onartu du gipuzkoarrek hilean 25 euro baino gehiago ez ordaintzeko lurraldeko autobideetan.
Foru Aldunditik ohar baten bidez jakitera eman dutenez, Larraitz Ugarte Bidegiko zuzendariak bere proposamena Administrazio Kontseilura eraman du, bertan Bilduren, EAJren, PSE-EEren eta Aralarren babesa jaso du. PPk, aldiz, ez du botorik eman.
Hemendik aurrera, Mugikortasun eta Bideetako Azpiegituren Sailak Foru arau bat prestatuko du eta Batzar Nagusietara eramango du.
Batzar Nagusietan proposamena onartzen bada, Aldundiak neurri hau 2013 urtearen hasieran martxan jartzea aurreikusi du.