Krisi Ekonomikoa -

Polemika

Espainiako Gobernuak esandakoa gezurtatu dute Frantziak eta Italiak

Bi Estatuek Espainiarekin batera goi-bilerako akordioak "lehenbailehen" betetzeko eskatu izana ukatu dute.

Jose Manuel Garcia Margallo Kanpo Arazoetako Espainiako ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Garcia Margallo Kanpo Arazoetako Espainiako ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak eta Italiak Espainiarekin egindako adierazpenetan ekainaren 28an eta 29an Europako buruen goi-bileran adostutako akordioak “lehenbailehen” aplikatzea eskatzea ukatu dute.

Parisek eta Erromak era horretan Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak esandakoa gezurtatu dute. Jose Manuel Garcia Margalloren Departamentuak ohar batean hiru herrialdeek astearte honetan izandako bileran Europako Kontseiluan adostutako akordioak berehala aplikatzea eskatu dutela azaldu du. Ministerioak bere webgunetik oharra kendu du geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea