Krisi Ekonomikoa -

Urteko lehen seihilekoan

Aldundiek 4.272 milioi bildu dituzte, iaz baino % 2 gutxiago

Urtarriletik maiatzera arteko beherakada % 4,4koa izan da eta ekaineko diru-sarrerei esker jaitsiera arindu ahal izan dute, Jaurlaritzaren arabera.

Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EITB.
Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiek 4.272,2 milioi euro bildu dituzte urteko lehen seihilekoan, iaz baino % 2,2 gutxiago, gaur Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak jakinarazi duenez. Urtarriletik maiatzera arteko beherakada % 4,4koa izan da eta ekaineko diru-sarrerei esker jaitsiera arindu ahal izan dute, Jaurlaritzaren arabera.

Zerga-ordainketaren motaren arabera, inposatze zuzenaren diru-sarrerak % 4,2 igo dira lehenengo seihilekoan eta 1.793,37 milioira iritsi dira, zeharkakoak aldiz % 6,6 jaitsi dira, eta 2.433,19 milioietan geratu dira.

Zerga nagusien artean, PFEZ zergak 1.477,5 milioi eman ditu (% 0,2 gehiago), BEZak 1.697,7 milioi (% 0,7 gutxiago), Gizarteengatik 195,3 milioi sartu dira (% 14,3), eta Zerga Bereziek beste 606,5 milioi euro (2,9 gutxiago) eman dituzte.

Bizkaiko Ogasunak 2.500,8 milioi bildu ditu lehenengo seihilekoan, Gipuzkoak 1.169 miloi, eta, Arabak 601.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea