Ekonomia -

EAE-ko kontzertua, oinarria

Kataluniak ahalmen osoa izango du zergak kudeatzeko

Kataluniako Zerga Agentziak egingo du diru-bilketa, eta ondoren Estatuari ordainduko dio. CiUk, ICV-EUiAk eta ERCk adostu dute sistema berria.

Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EITB.
Masek itun sozialaren proposamena aurkeztu du Kataluniako Parlamentuan

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak finantziazio sistema berria onartuko du gaur, lurralde horrek zergen kudeaketaren kontrol osoa izan dezan.

Eredu berriarekin, Kataluniako Zerga Agentziak egingo du diru-bilketa, eta ondoren Estatuari ordainduko dio.

Akordioa CiUk, ICV-EUiAk eta ERCk lortu dute. PSCk ituneko puntu batzuen alde bozkatuko du, baina, oro har, ez dago ados Zerga Agentziaren ereduarekin.

Parlamentu autonomikoan egindako agerraldian, Artur Mas Generalitateko presidenteak defendatu egin du Kataluniaren autogestio ahalmena, baina bermatu egin du Zerga Agentzia ez dela "itxita edo bakartuta" egongo.

Masek azaldu duenez, aldaketak "180 graduko aldaketa dakar azken 30 urteetan egindakoaren aldean"; izan ere, itun fiskalak proposatzen duenaren arabera, Kataluniak zergak bildu beharko lituzke, ondoren Estatuari ordaintzeko.

Eskumenengatik edo utzitako zerbitzuengatik Kataluniak Estatuari "lurraldeen arteko lankidetza" gisa ordainduko liokeela jasotzen du dokumentuak.

Gainera, Kataluniak lurraldeen solidaritatearengatik ordaintzen jarraituko duela planteatzen du itunak, baina "ez du bere gaitasun fiskalean eraginik izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea