Ekonomia -

Aurkezpena

Hiperion makina merkaturatu dute 11,5 milioko inbertsioaren ostean

Ekitaldian, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Patxi Lopez lehendakaria eta Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua ere egon dira.

Patxi Lpoez eta Martin Garitano gaurko aurkezpenean. Efe
Patxi Lpoez eta Martin Garitano gaurko aurkezpenean. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Etorgai Hiperion proiektuaren emaitza aurkeztu du asteazken honetan Soraluce enpresaren instalazioan, Bergaran (Gipuzkoa). Guztira 11,5 milioi euro inguru mobilizatu dituen proiektu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) makina-erremintaren garapena eta egokitzapena bultzatu dira, mundu mailako posizio lehiakorretara iristeraino.

Ekitaldian, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua ere egon dira, besteak beste.

Etorgai Hiperion proiektuaren helburua makina-erremintaren euskal partzuergoa pieza handientzako doitasunezko makinen munduko lehen erosketa aukera izatea eta EAE hazkunde iraunkorreko lurralde bezala bultzatzea da.

Bost euskal enpresa

Proiektua makina handietan espezializatutako bost euskal enpresek osatutako lan-talde baten emaitza da. Enpresa horiek talde-lana sustatzeko erabaki estrategikoa hartu dute eta horretarako bi korporazio teknologiko handiren (Tecnalia eta IK4) laguntza izan dute; bien helburua 'manufacturig' delako arloan euskal enpresen lehiakortasuna mundu mailan handitzea baita, ikerketaren, garapenaren eta teknologia lehiakorraren transferentziaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea