Ekonomia -
PSC abstenituta
Kataluniako Parlamentuak Estatuari Ogasun propioa eskatzea onartu du
Orain, Kataluniako Gobernuak Mariano Rajoyren Gobernuarekin negoziatuko du paktu fiskala nola gauzatu, halere ez litzateke 2014 urtera arte indarrean sartuko.
Erredakzioa
Kataluniako Parlamentuak asteazken honetan Kataluniak Estatuari egiten dion paktu fiskalaren proposamena onartu du: Ogasun propioa sortzea.
Proposamenak CiUren, ICV-EUiAren, ERCren, Joan Laporta diputatuaren eta Ernest Maragall Hezkuntza kontseilari ohiaren babesa jaso du. PSC abstenitu egin da, eta PPk kontrako botoa eman du.
Paktu fiskalak Kataluniak bere finantzaketa eredu propioa izatea du helburu, beste autonomia erkidegoek ez bezala. Halere, Euskadiren eta Nafarroaren kontzertu ekonomikoek ez bezala, funtsak lurraldeen arteko elkartasunera bideratuko du.
Parlamentu autonomikoan egindako agerraldian, Artur Mas Generalitateko presidenteak defendatu egin du Kataluniaren autogestio ahalmena, baina bermatu egin du Zerga Agentzia ez dela "itxita edo bakartuta" egongo.
Masek azaldu duenez, aldaketak "180 graduko aldaketa dakar azken 30 urteetan egindakoaren aldean"; izan ere, itun fiskalak proposatzen duenaren arabera, Kataluniak zergak bildu beharko lituzke, ondoren Estatuari ordaintzeko.
Eskumenengatik edo utzitako zerbitzuengatik Kataluniak Estatuari "lurraldeen arteko lankidetza" gisa ordainduko liokeela jasotzen du dokumentuak.
Gainera, Kataluniak lurraldeen solidaritatearengatik ordaintzen jarraituko duela planteatzen du itunak, baina "ez du bere gaitasun fiskalean eraginik izango".