Ekonomia -
Emaitzak
Santanderrek 1.704 milioi euro irabazi ditu ekaina arte, % 51 gutxiago
Bestalde, urteko lehen seihilekoan, Repsolek 1.036 milioi euro irabazi ditu, 2011ko epe berean baino % 22,9 gutxiago.
Erredakzioa
Banco Santanderrek 1.704 milioi euro irabazi ditu urteko lehen sei hilabeteetan, iazko epe berean baino % 51 gutxiago.
Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak azaldu duenez, higiezinen sektorearen eragina 3.700 milioi murriztu da sei hilabetean Santanderren, eta 28.626 milioikoa izan da .
Ekainean, taldearen berankortasuna % 4,11 arte igo da. Espainiakoa % 5,98koa da.
Repsolek % 23 gutxiago irabazi du
Urteko lehen seihilekoan, Repsolek 1.036 milioi euro irabazi ditu, 2011ko epe berean baino % 22,9 gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea