Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Gizarteratze errenta jaso zezakeen % 50ak ez du berriz jasoko

Gizarteratze errenta 481 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak eta langabezia prestazioa jasotzen ez duten 45 urte baino nagusiagoentzako 426 euroko dirulaguntza bat da.

Fatima Bañez gaurko agerraldian. Efe
Fatima Bañez gaurko agerraldian. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen gizarteratze errenta jaso zezaketen pertsonen erdiek ez dute diru-laguntza hori jasoko, aurretiaz prestazioren bat jasotzea beharrezkoa baita. Hori dela eta, langabezian dauden 12.500 pertsonek laguntza hori galduko dute hilero, Fatima Ibañez Enplegu ministroak azaldu duenez.

Kongresuko Enplegu Batzordearen aurrean eginiko agerraldian, ministroak 230.000 pertsonatan zenbatu du laguntza horiek jasotzen dituzten langabetuak, eta 25.000 pertsonatan hilero apuntatzen diren pertsona berriak.

Gizarteratze errenta 481 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak eta langabezia prestazioa jasotzen ez duten 45 urte baino nagusiagoentzako 426 euroko dirulaguntza bat da (soldata minimoaren % 75a).

Taldeen erantzunak

Concha Gutierrez Batzordeko talde sozialistako ordezkariak “neurrien letra txikia” gordetzea leporatu dio, gobernuak onartutako neurriak “demokraziaren historian eginiko murrizketa kaltegarrienak direlako”.

Emilio Olabarria EAJko diputatuaren ustez, langabezian egoteagatik ematen den neurriaren murrizketa “konstituzioaren aurka joan daiteke”, eta krisia gehien sufritzen ari diren langabetuen aurka doa.

Geroa Baitik, Uxue Barkos oso kezkatuta agertu da gai horren inguruan, eta Gobernuak egindako apustu horrek konfiantzarik eragingo ez duela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea