Krisi Ekonomikoa -
Arrisku saria beherantz
Burtsak urteko hirugarren igoerarik handiena izan du
Alemaniak eta Frantziak euroa babesteko ahal den guztia egingo dutela esan izanak eragina izan du merkatuetan. Arrisku-sariak oinarrizko 535 puntutan itxi du saioa.
Erredakzioa
Ibex 35ek urteko hirugarren igoerarik handiena izan du, % 3, 91 igo baita saioa ixtean, eta 6.617,6 puntutan itxi du, astean % 5,9ko igoera izanda.
Alemaniak eta Frantziako euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo dutela esan ostean, Mario Draghi Europako Banku Zentralaren presidenteak egindako hitzaldiaren hasiera, Santander % 5,99 igo da, BBVA % ,93 eta BBVA % 4,93. Telefonicak % 2,96 irabazi du.
Arrisku-sariak jaisten jarraitu du gaur ere, eta oinarrizko 535 puntutan amaitu du, atzo baino 26 gutxiago, Alemaniak eat Frantziak Europako Banku Zentralak esandakoa berretsi dutelako, hau da, euroa salbatzeko euren esku dagoen guztia egingo dutela.
Alemaniako bonoarekin alderatuta hamar urtera % 6,744 igo da, atzo % 6,928an amaitu ostean.