Ekonomia -

Hipotekak

Euriborrak % 1eko minimo historikotik hurbil amaituko du uztaila

2011ko uztailean euriborra % 2,183an zegoen. Interes-tipoen murrizketa honi esker, 150.000 euro inguruko hipoteka dutenek 950 euro gutxiago ordainduko dute urtero.

Duela urtebete kontratatutako hipotekek 1.000 eurotan merkatuko dira. Argazkia: EITB
Duela urtebete kontratatutako hipotekek 1.000 eurotan merkatuko dira. Argazkia: EITB
Duela urtebete kontratatutako hipotekek 1.000 eurotan merkatuko dira. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi urterako euriborrak % 1eko minimo historikotik gertu amaituko du hilabetea. Interes-tipoen jaitsiera honi esker, duela urtebete kontratatutako hipotekak 1.000 euro merkatuko dira.

Bi saio besterik ez dira falta uztaila amaitzeko. Hilabeteko behin-behineko bataz bestekoa % 1,07koa da, hamar urteetan izandako euribor maila txikiena. Azken lau saioetan % 1en azpitik kotizatu du, inoiz gertatu ez dena. Ekainetik hona, dezima bat egin du behera, eta azken urtean puntu oso bat galdu du. 2011ko uztailean euriborra % 2,183an zegoen.

Interes-tipoen murrizketa honi esker, 25 urteetan ordaindu beharreko 150.000 euro inguruko hipoteka dutenek 950 euro gutxiago ordainduko dute urtero.

Euriborra Europako Banku Zentralak eurogunean ezarritako interes-tipoa da. Azken bileran % 0,75eko minimo historikoan kokatzea erabaki zuen. Hala ere, Goldman Sachsek azken txosten ekonomikoan esandakoaren arabera, litekeena da Europako Banku Zentralak interes-tipoak berriro ez jaistea, azken beherakadak ez diolako Espainiaren eta Italiaren finantzaketari mesedea egin. Izan ere, bi herrialde hauen zor-jaulkipenen interesak gora egin du behin eta berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea