Ekonomia -

Prezioak

Euroguneko inflazioa % 4,3ra jaitsi da, 2021eko urritik izan duen maila baxuenera

Bederatzi hamarren egin du behera abuztuko datuarekin alderatuz gero. Kategoria guztietan jaitsi da inflazioa.

Elikagaiak. Argazkia: Efe
Elikagaiak. Argazkia: Efe
Elikagaiak. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko urte arteko inflazioak bederatzi hamarren egin zuen behera aurreko hilabetearen aldean, % 4,3raino, 2021eko urritik izan duen maila baxuraino, Eurostat EBren estatistika bulegoak gaur argitaratu dituen datu aurreratuen arabera.

Azpiko inflazioari dagokionez (energiaren, elikagai freskoen, alkoholaren eta tabakoaren prezioen eragina aintzat hartzen ez duena, eta Europako Banku Zentralak oinarri hartzen duena), % 4,5ean geratu zen, abuztuan baino 8 hamarren beherago.

Gainera, inflazio tasen beherakada kategoria guztietan atzeman da: elikagai prozesatuetan, alkoholean eta tabakoan % 10,3tik % 9,5era jaitsi da, eta prestatu gabeko elikagaiak puntu bat baino gehiago merkatu ziren, % 6,6ean geratu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa KPI albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak