Krisi Ekonomikoa -

Iragarpena

Arabako enpresen % 67ak enplegua mantentzea edo gehitzea espero du

Enpresen % 56ak 2011 urtean baino emaitza txarragoak izatea espero du, SEA-Arabar enpresariek eginiko barometroaren arabera.

Juan Ugarte eta Aitor Otaola, txostenaren aurkezpenean. Argazkia: Efe
Juan Ugarte eta Aitor Otaola, txostenaren aurkezpenean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako enpresen % 56ak iaz baino emaitza txarragoak izatea espero du aurten, baina, aldi berean, % 67ak krisiari aurre egingo dio langile kopurua mantenduz edo handituz, SEA-Arabar enpresariek eginiko barometroaren arabera.

Juan Ugarte Arabako patronalaren idazkari nagusiak eta Aitor Otaola zuzendaritzako kideak egoera ekonomikoa “oso kezkagarria” izaten jarraitzen duela esaten duen uztaileko txostena aurkeztu dute astelehen honetan, eta errekuperazio prozesua “luze eta garestia” izango dela iragarri dute.

Martxoko txostenarekin alderatuz, atzeraldian dauden arabar enpresen kopurua % 25 igo da, % 69ra arte helduz (% 36 atzerapen larrian eta % 33 atzerapen arinean).

Galdetutako enpresen % 56ak iazkoak baino emaitza txarragoak lortzea espero du aurten, % 28ak antzerako emaitzak izatea espero du eta % 16ak, berriz, hobeagoak izateko esperantza du. Horrez gain, arabako enpresen % 57ak inbertsioak mantentzea edo handitzea aurreikusi du (martxoan % 64koa zen aurreikuspen hori).

Datu orokorrak aztertzerakoan, agerian geratzen da nazioartean egindako salmentek pisu gehiago dutela Estatu barruan eginikoak baino.

Eboluzio txarrena, egurgintzan

Garapen txarrena izan duen sektorea, txostenaren arabera, egurgintzarena izan da, sektore horren inguruan lan egiten duten enpresen % 45a atzeraldian baitago (martxoan % 36ª zen). Eraikuntzaren sektorea da datu txarrenak izaten jarraitzen duena, hurrengo hilabeteetan enpresen % 95a atzeraldi larrian izatea espero baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea