Krisi Ekonomikoa -

Prentsaurrekoa

Barcinak dio Nafarroak ez duela Likidezia Funtsa erabiltzea planteatu

“Nafarroako defizita batez bestekotik gertu dago, Madrilgoa eta Kataluniakoa ez bezala; lehenengoan txikiagoa da, eta bigarrenean handiagoa”.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea gaur emandako prentsaurrekoan. Efe
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea gaur emandako prentsaurrekoan. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak berriz ere errepikatu du Nafarroak ez duela autonomien Likidezia Funtsa erabiltzeko "inolako asmorik", Foru Erkidego horretako kontuek ez dutelako horrelako laguntzarik behar.

Atzo Madrilen egindako Politika Fiskal eta Finantzieroaren Kontseiluaren batzarraren ostean egin zituen adierazpen horiek Nafarroako presidenteak. Bileran autonomia erkidegoek hurrengo urteetan bete beharko dituzten defizit mugak zehaztu zituzten, baina Nafarroak zuzenean negoziatu ahalko ditu daukan foru erregimenari esker.

Defizitaren batez bestekoa

Dena den, nahiz eta presidenteak atzo adostutako zifrak aztertu behar direla esan, "Nafarroako defizita batez bestekotik gertu dago, Madrilgo edo Kataluniako kasuetan gertatzen ez den modura, lehenengoan txikiagoa delako, eta bigarrenean handiagoa", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea