Krisi Ekonomikoa -

Krisia

AEBek neurri berriak beharrezkoak badira soilik hartuko dituzte

Estatu Batuetako Erreserba Federalak 2014ko amaiera arte erreferentziako interes mota % 25 azpitik mantendu du.

Erreserba federalak neurri berriak beharrezkoak badira soilik hartuko ditu.
Erreserba federalak neurri berriak beharrezkoak badira soilik hartuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Erreserba Federalak aldaketarik egin gabe mantendu du erreferentziazko interes mota asteazken honetan, eta, beharrezkoa izanez gero, ekonomia haztea eragiten duten neurri gehiago ezarriko dituela azaldu du.

Merkatu Irekiko Batzordeak moneta politikari buruzko bi eguneko bilera amaitzean azaldu duenez, azken hilabete honetan jasotako informazioaren arabera “ekonomia jarduerak atzera egin zuen urteko lehenengo seihilekoan”.

Erreserba Federalak 2014 urte amaierarako erreferentziazko interes mota % 0,25 azpitik mantentzea Jeffrey Lacker Richmoneko Erreserba Federaleko Bankuaren presidentearen oniritziarekin egin du.

Lackerrek moneta estimulatzeko politikaren inguruko kezkak azaldu ditu berriro; politika hori 2008ko urte amaieran hasi zen aplikatzen. Halaber, politika horrek indarrean jarraituko duen denborari buruzko xehetasunak ez ematea eskatu du, horrek, inflaziora eraman dezakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea