Krisi Ekonomikoa -

Eguerdian, Madrilen

Rajoyk eta Montik esku har dezala eskatuko diote Europako Batasunari

Espainiako presidentea eta Italiako lehen ministroa arratsaldeko ordu bietan elkartuko dira, Moncloa jauregian. Bileran, Euroguneko egoera ekonomikoa izango dute aztergai.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa eurogunearen egoera ekonomikoa aztertzeko bilduko dira gaur, arratsaldeko ordu bietan, Moncloa jauregian. Ez dute baztertu Rajoyk eta Montik Europar Batasunari Europako Kontseiluaren azken bileran hartutako neurriak indarrean jartzeko esku har dezala eskatzea.

Bileraren ostean, Italiako lehen ministroak erregearekin audientzia izango du, Zarzuela jauregian.

Rajoy eta Monti elkartzen direnerako, Europako Banku Zentralak euroguneko zorraren krisiari aurre egiteko zein pauso emango dituen jakingo dute.

Bilera hartan adostutakoa lehenbailehen indarrean jartzea nahi dute Espainiako eta Italiako gobernuburuek; besteak beste, Europako Erreskate Funtsa arazoak dituzten herrialdeen zorra erosteko erabiltzea hitzartu zuten, diru merkatuetan presio maila jaisteko. Bide batez, Batasuneko kideek hazkundea sustatzeko onartutako 120 mila milioi eurokoa plana indarrean jartzea ere eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea