Ekonomia -

Hiru igoera bost hilabetean

50-90 euro gehiago ordainduko ditugu argindarragatik, abendura arte

Irailean, gainera, BEZa igoko da. Elektrizitatearen prezioa % 7 igo zen apirilean, eta ia % 4 uztailean.

50 eta 90 euro bitartean igoko da argindarra, abendua bitartean. EITB
50 eta 90 euro bitartean igoko da argindarra, abendua bitartean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hilabeteetarako aurreikusi dituzten hiru igoeretatik lehenagoa jasango du hilabete honetan argindarraren prezioak.

Abuztutik abendura bitartean egingo duten igoerak 50 eta 90 euro bitartean garestituko du argindarra, guztira, urtean.

Auzitegiek argindar konpainien alde egin izana da igoera horren arrazoia. Izan ere, 2011ko azken hiru hilabeteetan eta 2012ko lehen hiru hilabeteetan bere horretan eutsi behar izan ziete konpainiek tarifaren atal arautuari, eta, helegitea jarri zuten erabaki horren aurrean. Epaitegiek arrazoia eman diete, eta, abuztutik abendura bitartean jasoko ditugun fakturetan zehar banatuko dute jaso ez zuten hori, fakturazio epeen arabera.

Tarifa soziala duten erabiltzaileei ere kobratuko diete igoera, baina itzuli egingo diete zenbateko hori.

BEZaren igoera

Igoera horri, gainera, abuztuan indarrean jarriko den BEZaren igoera gehitu beharko zaio. Hala, % 18tik % 21era igoko da argindarraren zerga. Gainera, erreforma energetikoa prestatzen ari da Industria Ministerioa, eta horrek ere igoera ekar lezake.

% 7 igo zen apirilean ia % 4 uztailean
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea