Krisi Ekonomikoa -

Krisia eurogunean

Rajoyk eta Montik ez dute argitu erreskatea eskatuko ote duten

Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez EBZk argi utzi du herrialde batzuk jasaten ari diren “zigorra” ez dela justua, eta euroa atzeraezina dela.

Mario Monti Italiako lehen ministroa eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea. Argazkia: EFE
Mario Monti Italiako lehen ministroa eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea
Rajoy eta Monti bildu dira

02:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Mario Monti Italiakoak "positibotzat" hartu dute Europako Banku Zentralak (EBZ) erakundeak bere kabuz jardutea zorra erostean bigarren mailako merkatuetan, baita euroarekin duen konpromisoa ere.

Montik esan du bere Gobernuak oraindik ez duela erabaki Europako erreskate funtsera jotzea, eta hori aztertu beharra duela gaineratu du, Mario Draghi EBZko presidenteak gaur eskatu duen moduan.

Rajoyk ez du esan Espainiak erreskatea eskatuko duen ala ez, baina azaldu du EBZk herrialde batzuk jasaten ari diren "zigorra" ez dela justua "argi" utzi duela, baita euroa atzeraezina dela ere.

Rajoyk ez du argitu erreskatea eskatuko duen ala ezMariano Rajoy Gobernuko presidenteak ez du argitu Espainiak Erreskate Funtsera joko duen EBZk bonuak erostea bultzatzeko. Halaber, esan du oso gauza positiboak daudela Mario Drahi EBZko presidentearen gaurko hitzaldian.

Horrez gain, Europako Kontseiluaren azken bileran hitzartutako akordioak lehenbailehen martxan jartzeko eskaera egin du.

Erreforma gehiago izango dira

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak esan du erreformak egiten jarraituko  duela defizit helburua lortzeko, eta neurriak "oso zailak direla"  eta badakiela "espainiar gehienei ez zaizkiela gustatzen" azaldu du.

Rajoyk oso argi utzi du Gobernuak defizitaren helburua eta zorra murruzteko konpromisoa betetzeko lanean jarraituko duela.

Italiaren eta Espainiaren goi-bilera, urriaren 29anMariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Mario Monti Italiako lehen ministroak urriaren 29an bi herrialdeen XVII. goi-bilera egitea hitzartu dute; azkena duela hiru urte egin zuten. Gobernuburuak eta hainbat ministro izango dira bilera horietan, bi herrialdeen arteko bitartekaritzaz hitz egiteko.

Bi herrialdeen arteko azkeneko bilera Sardinian izan zen, ondorioz, aurtengoa Espainian egingo dute, baina Rajoyk ez du zehaztu zein lekutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea