Krisi Ekonomikoa -

Rajoyren murrizketak

Gipuzkoako Aldundiak erantzun bateratua eskatu du murrizketen aurrean

Lurraldeko Udaletxeek ere PPren Gobernuak egindako murrizketen aurrean borroka bateratua egitearen alde egin dute.

Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak eta lurraldeko Udalek erantzun bateratua ematearen aldeko apustua egin dute PPren Gobernuak egindako murrizketen aurrean, eta EAEko erakunde guztien artean adostasun batera iristeko beharra nabarmendu dute, "Euskadin Madrilen bezelako murrizketak ez egiteko", bertako egoera "hobeagoa" delako.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Helena Franco Ogasun diputatua Donostian bildu dira Gipuzkoako hainbat Udaletako ordezkariekin, egoera ekonomikoari buruz hitz egiteko, eta "Espainiako Gobernuaren neurriei, herri bezala, erantzuna emateko aukerak ikusteko".

Aldundiaren ustez, "erantzun bateratu bat" emateko garaia da herri bezala", eta eraso baten aurrean erantzukizunez ekiteko ordua ere badela gaineratu du. Halaber, Mariano Rajoyren Gobernuak neurri gogorrak ezarri nahi dizkiela euskal erakundeei nabarmendu du.

"Gobernuak Estatu osoak errealitate bakarra duela uste du, Hego Euskal Herriaren egoera ez ikusita", azaldu dute Aldunditik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea