Krisi Ekonomikoa -

Rajoyren agerraldiaren ostean

Erreskatearen gaia ez da uda igaro arte argituko, Aguirreren ustez

Jaurlaritzaren iritziz, Gobenuaren politika "okerra da", "murrizketak bata bestearen atzean" eginez, ekonomiak berriro ere atzera egitea lortuko dutelako.

Rajoyren Gobernuaren politika "okerra" dela azpimarratu du Carlos Aguirrek. Efe.
Erreskatea | Erreskatearen gaia uda ostean argituko dela dio Aguirrek
Rajoyren Gobernuaren politika "okerra" dela azpimarratu du Carlos Aguirrek. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren iritziz, Espainia erreskatatuko duten ala ez udaren ostean argituko da, eta ez lehenago.

Aguirrek Gasteizen egin ditu adierazpenok, Andre Maria Zuriaren hasierako ekitaldia, Zeledonen jaitsiera, ikusi ondoren.

Jaurlaritzaren ustez, Rajoyren Gobernuaren politika "okerra" dela berretsi du sailburuak, "murrizketak bata bestearen atzean" eginez, ekonomiak berriro ere atzera egitea lortuko dutelako.

"Konfiantza berreskuratu"

"Espainiak haztea eta enplegua eta aberastasuna sortzea behar du, merkatuek herriaren etorkizunean konfiantza berreskuratu eta egungo tentsioak behera egiteko", azpuimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea