Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Agintariek 'Europa beren intereserako erabiltzea' salatu du ELAk

Europar Batasuneko erakundeak lan eskubideen kontra erabiltzen dituztela esan du Adolfo Muñozek eta basakeriatzat jo du datozen bi urteetan 100.000 milioi gehiago murriztu nahi izatea.

ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz. Argazkia: EITB
ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz. Argazkia: EITB
ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAko idazkari nagusiak, Adolfo Muñozek, murrizketa gehiago etorriko direla iragarri du, eta, horiei aurre egiteko moduen adibide modura, datorren irailaren 26ko greba jarri du. “lan eskubide eta egitura sozialak babesteko helburua” izango du deialdi horrek. Muñozen ustez, elite politiko eta ekonomikoek euren interesetarako erabiltzen ari dira krisi ekonomikoan hartzen ari diren erabaki guztiak, politika neoliberal gordinak aplikatzeko helburuarekin. Horretarako, dio, 'Europar Batasuna ezinbesteko laguna dute eta honen oneritziarekin ari dira jokatzen'.

Muñozen ustez, elite politiko eta ekonomikoak beren interesetarako erabiltzen ari dira krisi ekonomikoan hartzen ari diren erabaki guztiak, “politika neoliberal gordinak aplikatzeko”. Horretarako, haren esanetan, “Europar Batasuna ezinbesteko laguna dute, eta horren oniritziarekin ari dira jokatzen”.

Horregatik, “politikagintzako hipokresia” aipatu du ELAko arduradunak, eta euskal politikariak ere kritikatu ditu. Rajoyk esandako guztia betetzen ari direla esan du, “erantzukizunik ez duten instituzioetan pase forala bakarrik eskatuz”.

Hori guztia kontuan izanda, orain, langileentzat aldarrikapenak aurrera eramateko eta politika sozialen alde borroka egiteko une bikaina dela aipatu du. Horregatik, basakeriatzat jo du datozen bi urteetarako Rajoyk 100.000 milioi aurreztu nahi izatea eta, horren aurrean, irailaren 26ko grebari indartsu heldu behar zaiola adierazidu, hori baita, Muñozen ustez, “politika sozialei erasotzen dien

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea