Ekonomia -
Hobekuntzak merkatuetan
Burtsa % 4,4 igo da arazo informatikoen ostean
Arrisku-saria oinarrizko 534 puntutan zela, IBEX 35ek 297 puntu igo ditu, % 4,41, eta 7.053,60 puntura heldu da; uztailaren 4tik ez zen maila horretara iritsi.
Erredakzioa
Burtsa % 4,41 igo da astelehen honetan, ondorioz, urteko laugarren igoerarik handiena izan du, eta 7.000 puntura iritsi da (uztailetik ez zen puntu horietara iritsi).
Arrisku-saria oinarrizko 534 puntutan zela, IBEX 35ek 297 puntu igo ditu, % 4,41, eta 7.053,60 puntura heldu da; uztailaren 4tik ez zen maila horretara iritsi. Urteko galerak % 17,66koak dira.
Espainiako lau burtsek, Madrilekoak, Bartzelonakoak, Bilbokoak eta Valentziakoak, 11:35ean berrezarri dute euren jarduera. Arazo informatikoak medio, goizeko 10:05ean bertan behera geratu da sistema, eta matxura konpondu ondoren, subasta batekin eman zaio berriz hasiera burtsako jardunari. Madrilgo burtsen arabera, oraindik ez dakite zenbat luzatuko den enkantea.
Operazioak eten diren unean, IBEX indizea % 0,25 igotzen ari zen, 6.772 punturaino, joan den ostiralean urteko bigarren igoerarik handiena lortu ostean (% 6).
2009ko uztailean akzioen salerosketa elektronikoki egitea erabaki zuten, izan ere, ordura arte negoziazioak ahoz egiten zituzten burtsan bertan.