Krisi Ekonomikoa -

IBEX 35

Burtsak % 2 egin du gora eta apirileko balioetatik gertu kokatu da

Arrisku-saria oinarrizko 537 puntutan kokatu da saioa ixtean, eta IBEX 35 adierazleak 157,50 puntu irabazi ditu (% 2,23).

Burtsak gora egin du berriro ere. Argazkia: EFE.
Burtsak gora egin du berriro ere. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak % 2,23 egin du gora, balio nagusien eta nazioarteko burtsen hazkundeei esker.

Arrisku-saria oinarrizko 537 puntutan kokatu da eta IBEX 35 adierazleak 157,50 puntu irabazi ditu (% 2,23). Ondorioz, 7,211 puntutan kokatu da, apirileko balioetatik oso gertu.

Espainiako bonoen errentagarritasuna 10 urtera % 6,86ra igo da, atzo, aldiz % 6,738 igo zen. Igoera hori nabarmenagoa da 2 urteko tituluak kontuan hartuz gero.

Espainiako Burtsa % 13 igo da azken hiru saioetan. Urteko galerak % 15,82koak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea