Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Ezin dira berdin baloratu kudeaketa ezberdina izan duten erkidegoak'

Mikel Torres PSEko Exekutibaren koordinatzaileak nabarmendu du Euskadik kudeaketa "ona" egin duela.

Mikel Torres PSE-EEKo Exekutibaren koordinatzailea. EITB
Mikel Torres PSE-EEKo Exekutibaren koordinatzailea. EITB
Mikel Torres PSE-EEKo Exekutibaren koordinatzailea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Torres PSE-EEKo Exekutibaren koordinatzaileak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak erkidegoei ezarri dien defizit helburua, "ezin baitira irizpide berdinekin baloratu kudeaketa ezberdina izan dituzten erkidegoak". Hori horrela, Euskadik kudeaketa "ona" egin duela azpimarratu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Torresek salatu du Mariano Rajoyren Gobernuak "inposatu" egiten duela. "Ez du hitz egiten, eta horregatik esan du Patxi Lopez lehendakariak 'aski da'", gaineratu du.

Buruzagi sozialistaren esanetan, Rajoyk "Udaletan ere" esku hartzea erabaki du, eta kasu horretan ere, ezin direla "berdin" tratatu aldarrikatu du.

Jaurlaritzak hauteskundeak aurreratzeko aukeraz, Torresek esan du erabaki hori hartzea lehendakariari dagokiola, eta kanpaina "oso estua" izango dela. "Ez daki inork zeinek irabaziko duen eta nortzuek osatu ahal izango dute Gobernua", iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea