Ekonomia -
Jaurlaritzako datuen arabera
Enpleguak gora egin du Euskadiko txikizkarien merkataritzan
Txikizkariari handizkaria eta autoekin lotutako merkataritza gehituta, hazkundea (% 4,53) % 0,56 arte jaisten da, beste bi sektoreetan enpleguaren garapena eskasa izan baita.
Erredakzioa
Azken urteetan merkataritza txikizkarian enpleguak gora egin duela azpimarratu du Jaurlaritzak. Datuak kontsumitzaileen perzepzioa baino hobeak dira, Maite Valmaseda Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariaren arabera.
Estatistikaren arabera, segurantza sozialeko afiliatuak % 4,53 igo dira txikizkarien merkataritzaren kasuan (6.000 pertsona baino gehiago) azken hiru urteetan, 2009ko ekainetik 2012ko ekainera.
Hala ere, merkataritza txikizkariari handizkaria eta autoekin lotutakoa gehituta, hazkundea (% 4,53) % 0,56 arte jaisten da, beste bi sektoreetan enpleguaren garapena eskasa izan baita.
Valmasedak txikizkarien merkataritza modernizatzeko programaren inguruan emandako prentsaurrekoan iragarri ditu datuok. Prentsaurreko horretan datuak kontsumitzailearen perzepzioa baino hobeak direla azpimarratu du.
Iragarritakoaren arabera, 2009ko ekainean 140.000 pertsonak lan egiten zuten txikizkarietako merkataritzan, eta 2012ko ekainean, berriz, 140.900. Txikizkarien merkataritzak Euskadiko enpleguaren % 14 da.
Diru-laguntzakMerkataritza modernizatzeko programari dagokionez, 4,6 milioiko aurrekontua du eta, Valmasedaren hitzetan, 38,4 milioiko inbertsioa eragin du 2012ko lehe hilabeteetan.
Planak inbertsioen % 15 eta 20 arteko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak aurreikusten ditu, denda bakoitzari 12.000 euroko laguntza-muga jarrita. Merkatari bakoitzak egiten duen batezbesteko inbertsioa 18.500 eurokoa da.