Ekonomia -

LANGABEZIA DATUAK

1.493 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 160 gehiago Nafarroan, azaroan

Guztira, 108.152 pertsona daude Lanbiden izena emanda —2008tik azaroan erregistratutako langabetu kopuru txikiena—, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 30.160 pertsona. Hala ere, iazko azaroarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 2,31) eta baita Nafarroan (% 4,23) ere.

Langabeziaren bilakaera EAEn. Grafikoa: EITB Media
Langabeziaren bilakaera EAEn
Langabeziaren bilakaera EAEn. Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan urrian baino 1.493 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe (% 1,36ko jaitsiera) azaroan, eta Nafarroan, aldiz, 160 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 0,53) azken hilabetean. Guztira, 108.152 pertsona daude Lanbiden izena emanda —2008tik azaroan erregistratutako langabetu kopuru txikiena—, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 30.160 pertsona.

Hala ere, iazko azaroarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 2,31) eta baita Nafarroan (% 4,23) ere, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera. Zehazki, EAEren kasuan 2.558 gutxiago dira, eta, Nafarroan, 1.333 gutxiago.

Hiru lurraldeetan jaitsi da langabeen kopurua aurreko hilaren aldean: Araban 457 langabe gutxiago (% 2,36ko jaitsiera), Bizkaian 732 gutxiago (% 1,19ko jaitsiera) eta 304 gutxiago Gipuzkoan (% 1,06ko jaitsiera). Iazko datuekin alderatuta, ordea, Gipuzkoan jaitsi da gehien langabezia, % 2,74, (798 langabe gutxiago), Bizkaiaren, % 2,67, (1.671 langabe gutxiago) eta Arabaren aurretik, % 0,47 (89 langabe gutxiago).

Afiliazioari dagokionez, EAEn, azaroan, 1.011.231 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan, hau da, urrian baino 2.563 gehiago (% 0,25), Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera. 2022ko azaroan baino 17.976 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,81 gehiago, beraz. 

2022ko azaroan baino 17.976 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,81 gehiago, beraz. 

Kontratazioari dagokionez, azaroan berriro kontratu mugagabeak nabarmendu dira, sinatutako guztien % 24,47 horrelakoak izan baitira. Guztira, 63.163 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik 15.455ek izaera hori izan dute. Horien artean, hilabete bat gehiago nabarmentzekoak dira etxeko jarduerak; izan ere, urrian sinatutako ia kontratu berri guztiak (10etik ia 9) mugagabeak dira.

Nafarroan 293 afiliatu galdu ditu Gizarte Segurantzak, % 0,10 gutxiago urritik, eta 307.866 dira kotizatzen dutenak.

2022ko azaroarekin alderatuta, 5.581 afiliatu gehiago daude, hau da, % 1,85 gehiago.

Kontratazioei dagokienez, azaroan 23.553 kontratu sinatu dira, aurreko hilabetean baino % 8,9 gutxiago (2.305 gutxiago). Urte arteko datuak alderatuta, jaitsiera % 2,4koa izan da (568 kontratu).

Bestalde, aldi baterako kontratuak nabarmendu dira (18.252 kontratu) aldi baterako kontratuen gainetik (5.301 kontratu). Hortaz, sinatutako kontratu guztien % 22,5 mugagabeak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak