Krisi Ekonomikoa -

Burtsa

Bankiak % 19,8 egin du behera lau astetan balioa hirukoiztu ondoren

Inbertitzaile asko hasi da akzioak saltzen eta horrek bankuaren balioak behera egitea eragin du. Ibex 35 % 0,88 jaitsi da saioa ixtean; ondorioz, hiru egun jarraian daramatza zenbaki gorrietan.

Bankiak % 25,2 egin du behera lau astetan balioa hirukoiztu ondoren. Irudia: EFE
Bankiak % 25,2 egin du behera lau astetan balioa hirukoiztu ondoren
Bankiak % 25,2 egin du behera lau astetan balioa hirukoiztu ondoren. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankiak % 25,21 egin du behera goizean, akzio bakoitzeko 1,213 euroraino, azken lau asteotan bere balioa hirukoiztu ondoren eta FROBen espekulazioa arintzen saiatu ostean, atzo ohartarazi baitzien inbertitzaileei saneamendua eurek ordaindu behar dutela.

Nazionalizatu duten bankuak azken egunotako goranzko joerari eutsi nahi izan dio (egunean % 7,73 handitzera heldu da) baina saltzeko agindu asko izan eta gero kontrako norabidea hartu du.

Norabide aldaketak eta inbertitzaileen salmentek -etekina atera nahi zutelako- balioa inhibitzeraino heldu dira negoziazioaren uneren batean.

Bankiak hirukoiztu zuen balioa aurreko uztailetik hona, historian izandako baliorik txikiena izan zuenetik, alegia, 0,529 euro akzio bakoitzeko.

Ibex 35ek % 88 galdu du saioa ixtean, ondorioz, hiru egun jarraian daramatza zenbaki gorrietan. Halere 7.000 puntu osoko barrera gainditzen du oraindik (7.047,7 puntu), astebetean % 4,3 irabazi ostean.

Arrisku-sariak oinarrizko 552,25 puntutan amaitu du eta Espainiako bonoen errentagarritasuna 10 urtera % 6,97koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea