Krisi Ekonomikoa -
Lanaren Nazioarteko Erakundea
'Soldatak murrizteak hazkunde ekonomikoa kaltetu dezake'
Erakundeko adituek esan dutenez, soldatak jaisteak esportazioak igotzea dakar, baina etxeko kontsumoa jaisten du, eta horrek eragina du hazkunde ekonomikoan.
Erredakzioa
Lanaren Nazioarteko Erakundeak soldatak jaistea lehiakortasuna bultzatzeko eta langabezia jaisteko asmoz "kontrako efektua" izan dezakeela esan dio Europako Banku Zentralari, horrek hazkunde ekonomikoa kaltetu dezakeelako, etxeko kontsumoa jaisten duelako.
EBZk bere abuztuko aldizkarian soldatak jartzean malgutasun gehiago eskatu zuen, soldata minimoak jartzea proposatuta. Halaber, lehiakortasuna indartu behar duten neurriak hartu behar direla nabarmendu zuen.
Erakundeko adituek esan dutenez, soldatak jaisteak esportazioak igotzea dakar, baina etxeko kontsumoa jaisten du, eta horrek eragina du hazkunde ekonomikoan.