Krisi Ekonomikoa -
KRISI EKONOMIKOA
CCOOk eta UGTk langabeentzako 400 euroko laguntza luzatzea eskatu dute
Luzatzen ez badute, lanik gabe dauden 600.000 laguni eragingo lieke urtean, eta 200.000 pertsona inolako diru sarrerarik gabe geratuko lirateke.
Erredakzioa
CCOO eta UGT sindikatuek Prepara izeneko programa luzatzea eskatu dute. Langabezia saririk gabe geratu direnei 400 euroko laguntza ematean datza, eta desagertzekotan 200.000 langabe inolako babesik gabe geratuko liratekeela azpimarratu dute.
Komunikatu batean, laguntza kentzeak urtean 600.000 langaberi eragingo liekeela azpimarratu dute bi sindikatuek.
CCOOren eta UGTren arabera, Gobernuaren argumentuek ez dute sinesgarritasunik; izan ere, “lanik ez dagoelako ez dute lanik aurkitzen langabeek”.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea