Krisi Ekonomikoa -

Eusko Jaurlaritza

Etorgai programak 189 patente eta 3.117 lanpostu sortzea aurreikusi du

Ikerketa industrialaren proiektuak bultzatzen dituen programak aurten 64 eskaera jaso ditu, 2008an hasi zenetik kopururik handiena.

Etorgai programak 189 patente eta 3.117 lanpostu sortzea aurreikusi du. Proyectandoideas
Etorgai programak 189 patente eta 3.117 lanpostu sortzea aurreikusi du. Proyectandoideas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten Eusko Jaurlaritzak Etorgai programan onartu dituen 40 proiektuek 189 patente eta 3.117 lanpostu sortzea aurreikusi du. Etorgai programak enpresa ekimen estrategikoen garapena eta lankidetzan oinarritutakoak bultzatzen ditu.

Proiektu hauei esker, 35 enpresa, 400 proiektu berri eta 256 produkzio prozesu sortzea aurreikusi dute, Edorta Larrauri Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendariak jakitera eman duenez.

Ikerketa industrialaren proiektuak bultzatzen dituen programak aurten 64 eskaera jaso ditu, 2008an hasi zenetik kopururik handiena. Halaber, iaz baino % 48,8 eskaera gehiago jaso ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea