Ekonomia -
Polemika
Sustapen Ministerioak Ryanair ikertuko du nahitaezko lurreratzeengatik
Uztailaren amaieran erregai faltagatik Ryanairren hiru abioik larrialdiko lurreratzea egitearen inguruko informazioa biltzea da helburua.
Erredakzioa
Sustapen Ministerioaren Aire Segurtasuneko Europako Agentziak ikerketa bat ireki du uztailaren amaieran erregai faltagatik Ryanairren hiru abioik larrialdiko lurreratzea egitearen inguruko informazioa biltzeko. Valentziako aireportuan izan ziren hiru lurreratzeak.
Aire Segurtasuneko Europako agentziak Irlanadako kostu baxuko aire konpainiak oker egin izan ditzakeen erantzukizunak ikertzeko helburua da, Sustapen Ministerioak azaldu duenez.
Uztailaren 26an, Manises Valentziako aireportuan larrialdiko lurreratzea egin zuten hiru abioik, erregaian maila minimora iritsi zirelako, ekaitz bategatik Madrileko Barajas aireportutik Valentziako aireportuaren gainetik hegan egitera behartuta ikusi baitziren ordubetez.