Krisi Ekonomikoa -

Elkarretaratzeak

CCOOk eta UGTk murrizketen aurka protesta egin dute EAEko hiriburuetan

Sindikatuek salatu dute murrizketek "hondamendi" soziala eta ekonomikoa ekarriko dutela.

Gasteizko elkarretaratzearen irudi bat. EFE
Gasteizko elkarretaratzearen irudi bat. EFE
Murrizketen aurkako protestak egin dituzte EAEko hiriburuetan

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO, UGT, USO, SATSE, SME, UTESE, SAE eta CSIF sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur EAEko hiriburuetan, Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka. Protestetan, murrizketek "hondamendi" soziala eta ekonomikoa ekarriko dutela salatu dute.

Bilboko elkarretaratzean, Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak azaldu du helburua protesten sugarrak eta herritarren mobilizazioak abuztuan bizirik mantentzea dela, iraila "hilabete gogorra" izango dela "jakin baitakigu".

Sordok ohartarazi du "frogatuta" dagoela murrizketek "atzeraldian" sakondu egin dutela, ez bakarrik Euskadin eta Espainian, baizik eta Europar Batasun osoan ere bai.

Raul Ayarza UGT-Euskadiko Antolakuntza eta Komunikazio idazkariak herri-galdeketa egitea aldarrikatu du, "herritar gehienak aurka baitaude".

Erreferenduma egitea Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGTko eta CCOOko buruzagiek proposatu zuten, abuztuaren hasieran Juan Carlos I.a erregearekin batzartu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea