Krisi Ekonomikoa -

Espainiako Bankuaren datuak

Bankuen berankortasuna inoiz baino altuago dago, % 9, 42an

Ordaindu gabe geratu ziren kredituen diru kopurua 164.361 milioi eurora iritsi zen ekainean, eta guztira 1,74 bilioi euro eman ziren kredituetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek, kutxek, kooperatibek eta bestelako finantza erakundeek familiei eta enpresei emandako kredituen berankortasuna % 9,42ra iritsi zen ekainean, inoiz baino gorago.

Espainiako Bankuak gaur argitaratu dituen datuen arabera, ordaindu gabe geratu ziren kredituen diru kopurua 164.361 milioi eurora iritsi zen ekainean, eta guztira 1,74 bilioi euro eman ziren kredituetan.

Igoera berri horrekin, berankortasunak urtebete baino gehiago darama gora egiten etengabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea