Ekonomia -

Finantza-produktuak

100.000 euro gutxienez, lehentasunezko partaidetzak erosi ahal izateko

Gobernua prestatzen dabilen errege-dekretuak partikularrei lehentasunezko partaidetzak saltzeko baldintzak zorroztuko ditu. Besteak beste, eskuz idatzitako baimena eskatuko diete.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak errege-dekretu honen gaineko datuak aurreratu ditu. Argazkia:EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroak errege-dekretu honen gaineko datuak aurreratu ditu. Argazkia:EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroak errege-dekretu honen gaineko datuak aurreratu ditu. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Partikularrei lehentasunezko partaidetzak saltzen dizkietenei baldintzak zorroztuko dizkie Gobernuak. Gauzak horrela, erosleei 100.000 euroko gutxienezko inbertsioa eta eskuz idatzitako baimena eskatuko dizkiete.

Horrela aurreratu du Luis de Guindos Ekonomia ministroak EFEri eskainitako elkarrizketan. Etorkizunean finantza-erakundeetan eragina izango duen errege-dekretua onartuko du Gobernuak datorren ostiralean. Tartean, izaera desberdineko finantza-produktuak saltzeko arau berriak ezarriko ditu errege-dekretuak.

100.000 euroko inbertsioa, gutxienez

Gauzak horrela, datorren ostiraletik aurrera lehentasunezko partaidetzak saltzen dituzten finantza-erakundeek erakunde-inbertitzaileen diru-funtsetan jarri beharko dute igorpenaren erdia. Gainera, partikularrei ezarritako baldintza berdinak aplikatuko zaizkie hauei, bereizketak ekidin nahian.

Halaber, erakunde igorlea burtsan ez baldin badago, inbertitzaileari 100.000 euroko gutxienezko inbertsioa eskatuko diote. "Produktu hauek saltzeko muga izango da", azpimarratu du ministroak.

Zentzu honetan, finantza-erakundeek izaera konplexua duten produktuen zerrenda osatu beharko dute, "ohiko aurreztailearentzat egokia izan ez daitezkeen produktuak daudela jakinarazteko".

Lehentasunezko tituluen eskandalua

Lehentasunezko partaidetzekin piztutako eskandalua berriro ez gertatzea du helburu Gobernuak. Izan ere, hainbat finantza-erakundek gordailuak izango balira bezala saldu zituzten lehentasunezko partaidetzak, eta partikularrek baldintzak benetan ezagutu gabe erosi zituzten.

Kontsumitzaileen elkarteek diotenez, milioi bat bezerok du lehentasunezko partaidetzetan aurrezkiak harrapatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea